Atzera bota dituzte Tolosako eta Ordiziako egoitzen kontra aurkeztutako…

Koronabirusaren pandemia: Atzera bota dituzte ELAk Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Tolosako Iurramendi eta Oridiziako San Jose egoitzen kontra aurkeztutako demandak


Ohi baino laburragoa izan zen Europar Kontseiluaren bilera, lau ordu besterik ez, hasi aurretik ere nahiko garbi geratu zelako ezinezkoa izango zela desadostasun guztiak konpontzea. Hitz bitan, iparraldeko herrialdeek onartu dute azkenean orain arteko neurriak ez direla nahikoak izan, baina nahi dute berreskuratze funts hori maileguak n daitezela; hegoaldekoek, berriz, transferentziak nahi dituzte —dirua ematea, eta ez uztea—.
Bi jarrera horien artean «maileguen eta transferentzien arteko oreka egoki bat» bilatzen saiatuko dela agindu zuen Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak. Haren esku geratu da proposamen zehatz bat egitea. Maiatzaren 6rako du hurrengo bilera Europar Kontseiluak, baina ez dago garbi ordurako izango duen prest Batzordeak.
Krisiaren kalteak konpontzeko dirua 2021-27 aurrekontuarekin lotuta izango da. Oraindik finkatu gabe dago aurrekontu hori, eta COVID-19a agertu aurretik ere zatiketa handia eragin zuen, gutxiago jarri nahi dutenen (iparraldekoak) eta gehiago jaso nahi dutenen (hegoaldekoak) artean. Eztabaida hori, neurri batean, amaitu du egoeraren larritasunak: EBk bere gastu muga handituko du, errenta nazional gordinaren %1,2tik %2ra arte, eta horri esker merkatuetara jo ahal izango du dirua biltzera. Ez da, Espainiak nahi zuen moduan, betiereko zorra izango, baina bai epe luzekoa. Horrek esan nahi du handik dirua jasotzen duten estatuek hainbat urte izango dituztela zor horiek itzultzeko.
Herbehereek, Austriak, Suediak eta Finlandiak nahi dute diru guztia mailegutan izatea, baina badirudi Alemania prest dagoela zati bat transferentzien bidez emateko. Bileraren ostean, Angela Merkelek onartu zuen Alemaniak diru gehiago jarri beharko duela EBren aurrekontuan.
Premiazkoa, ekainetik
EBren mailegu eta diruak hurrengo bizpahiru urteetan dira iristekoak, eta orain kaltetutako sare ekonomikoa eta inbertsioak finantzatzeko erabili beharko dute.
Diru hori iritsi bitartean, EBko kideek beste hiru bide izango dituzte eskura: ESM erreskate funtsaren 210.000 milioi euroren maileguak, EIB Europako Inbertsio Bankuaren 200.000 milioiren kredituak enpresentzat, eta langabezia gastuetarako Sure programaren 100.000 milioiak. Neurri sorta hori adostu zuten hilaren 9an Finantza ministroek, eta atzo jaso zuen gobernuburuen babesa. Ekainaren 1etik aurrera izango da dirua prest.
Langabeziari buruzko datuetan, azterketak lanean arituko balira bezala hartzen ditu lan erregulazioan daudela dioten pertsonak eta gobernuen neurri berezietara atxiki diren autonomo asko. Horregatik, eta beste zehaztapen batzuk kontuan hartuta, Eustatek aitortu du langabezia emaitzek «errealitatea ezkuta» dezaketela neurri batean. Inkestak jasotzen duen langabezia tasa % 9,9 da, baina azken estimazioek diote %12 inguru dela: 130.000 pertsona.
Datorrenari begira
«Tunelaren barruan jarraitzen dugu, eta ez dakigu noiz izango dugun kalteak ebaluatu ahal izateko argi osoa», azaldu du Borja Belandia Lanbideko zuzendari nagusiak. Haren ustez, koronabirusaren eragina «intentsitate handiagoarekin» ikusiko da hurrengo hiruhilekoan. Belandiaren arabera, iazkoa «urte ona» izan zen. Urte amaieran, %9,5 zen langabezia. «%10etik behera jaisteko helburua lortu zen».
Datuok, baina, erakusten dute krisia hasi aurretik ere lan merkatua okerrera egiten hasia zela, nazioarteko mugimendu batzuek eraginda, bereziki COVID-19ak lehenago jo zituen herrialdeekin izandako harreman komertzialen jaitsierengatik, Belandiak adierazi duenez. Urtea hasi eta krisia lehertu arte %0,5 igo zen langabezia
Herenegun izan zen batzordearen eta zuzendaritzaren arteko azken negoziazioa, eta enpresak atzo goizean eman zuen erabakiaren berri. Ekoizpen eta antolaketa arrazoiengatik eskatu dute erregulazioa; zuzendaritzaren hitzetan, «merkatuak» behartu ditu. Agiriak astebeteko epea du lan ikuskaritzan entregatzeko, eta hari dagokio azken hitza.
Langile guztiei eragingo die, baina lantalde osoak jarraituko du lanean. Lantokira doazen langileak jardunaldi osoz ariko dira; hau da, lanaldiaren murrizketa egunka eta txandaka banatuko da. Kasu horretan, eta soldata murrizketa arintzeko, enpresak ordainsariak eskain ditzake, baina Tubacexeko langileek ez dituzte jasoko. Langile batzordeak eta enpresak elkarri egozten diote errua. Ia bi asteko negoziazioak izan dira, eta, batzordeko iturrien arabera, enpresak hiru eskaintzari egin die uko.
Enpresak «ardura falta» leporatu dio langile batzordeari, eta penatuta agertu da akordiorik ez dagoelako: «Behin-behineko eta ezinbestean hartu beharreko erabaki bat da, COVID-19aren izurritearen testuinguruan harturikoa. Krisi ekonomiko larria eragin du, eta enpresak zituen hainbat eskaera bertan behera gelditu dira». Enpresaren datuen arabera, prest zegoen langileen soldataren %82 ere osatzeko.
Erabakiak ez du batzordea harritu, bai ordea enpresaren jarrera «gogorrak». Sindikatuek —ELA, STAT, CCOO, LAB eta independenteak—, aldiz, mahai gainean «ia-ia ezer ez» jarri izana egotzi diote, eta akordioa lortzeko interesik ez jarri izana. «Negoziazio epea tramite hutsa izan da, eta enpresak ez zuen gure hirugarren eskaintza entzun ere nahi izan». Batzordearen arabera, soldata %10 eta %30 artean jaistea eskatu diete langileei.
Batzordeak, era berean, «osasun krisia» baliatzea aurpegiratu dio enpresari «negozioa egiteko langileen eta gizartearen kontura». Sindikatuen datuen arabera, Tubacexek hamabost milioi euro irabazi zituen iaz, eta «hainbat milioitako» diru sariak banatu ditu zuzendaritzako kideen artean. Iturri beren arabera, administrazio kontseiluak ia bost milioi euro jaso zituen 2019an. Enpresak, aldiz, nabarmendu du zuzendaritzako eta administrazio batzordeko kideek «%30erainoko» soldata jaitsiera onartu dutela orain.
Astebete barrukoa, onartzen badute, ez da izango enpresak azken asteetan izan zuen etenaldi bakarra, COVID-19aren krisia oso gorabeheratsua izan baita Laudioko eta Amurrioko fabriketan. Lehenbizi, martxoaren 17an, langileek jarduna bertan behera utzi zuten, elkar kutsatzeko arriskua zegoela argudiatuz. Astebetez geldirik egon ondoren, 23an berriz ere ekin zioten ekoizpenari, lan ikuskaritzak ez zuelako onartu sindikatuen salaketa. Sei eguneko lanaldiaren ondoren, 30ean, berriz ere gelditu ziren, Espainiako Gobernuaren dekretuaren aginduz. Enpresak, baina, dekretuari jarritako salbuespen arrazoietako bat baliatu zuen apirilaren 2an jarduna abiatzeko, eta orain, hiru aste geroago, erregulazioa eskatu du,
Tubacexek altzairuzko hodiak egiten ditu, erregaiak eta gasa garraiatzeko bereziki. Sektore horretan aritzen da Tubacexen auzo bat ere, Tubos Reunidos. Martxoan aldi baterako erregulazioa eskatu zuen Tubos Reunidosek, eta hartaz geroztik langile gutxi batzuk baino ez dira joaten Amurrioko eta Trapagarango (Bizkaia) plantetara. Sindikatuek azaldu dutenez, baliteke maiatzean apurka ekoizpena handitzen hastea. Egoera ekonomiko zailean dago enpresa.


