Sagardotegiek erreserbak aktibatu, eta sagardoa botilan eskainiko dute

Euskadiko sagardotegiek edukieraren % 50ean ateak irekitzeko aukera izango dute, establezimendu bakoitzean distantziak eta segurtasun-protokoloak errespetatuz.



Datorren urriaren amaierarako egon beharko du Hegoaldeko bi gobernuen eskuetan kudeaketa eskumenak, baina praktikan, hitzarmen baten bidez, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak hasiera-hasieratik hartuko dute kudeaketa beren gain,
Izan ere, errealitatean, errenta bermatuaren eta diru sarrerak bermatzeko errentaren onuradunentzat ez da aldaketa handirik izango. Jose Luis Escriva Gizarte Segurantzako ministroak jada aurreko asteetan argitu zuen bizitzeko gutxieneko diru sarrera oinarri bat izango dela, eta dagoeneko erkidegoetan existitzen diren gutxieneko errentak hura osatzera bideratu daitezkeela. Alegia, Gizarte Segurantzaren kontura joango litzateke oinarri hori, eta gelditzen den osagarria erkidegoen kontura.
Dena den, osagarritasunaren gaia ez zen horren sinplea izan hasieran. Diru sarrera berria mahai gainean ezarri zenetik, behintzat, ez zegoen argi zer gertatzen zen erkidegoetako errentekin eta haientzako diruekin. Proposamenean dirua eta kudeaketa Gizarte Segurantzaren esku izateak ziurgabetasun hori areagotzen zuen, eta baita zentralizazioaren beldurra eragin ere zenbait erkidegotan.
Krisia aurrez aurre
Gobernua osatu zenean beste erritmo batzuk aurreikusten ziren bizitzeko gutxieneko diru sarrerarentzat. Esaterako, asmoa zen neurri soziala dekretuz onartzea, eta ondorengo fase batean lantzea haren erregulazioa. Baina, koronabirusaren ondorioek eta krisiak, ezinbestez, areagotu egin dute Espainian muturreko pobrezia murrizteko halako errenta baten beharra, eta, horren ondorioz —edo beharbada aukera baliatuz—, bizkortu egin dute errenta berria onartzea.
Baina zehaztasuna falta zen, batez ere dagoeneko existitzen diren gutxieneko errentei buruz. Hedabideen filtrazioek eta Escriva ministroaren adierazpenek argi gutxi ekarri zuten, nahiz eta azkenean ministroak zehaztu diru sarrera berria ez zela aurreko errenten osagarri izango, baizik eta alderantziz.
Zehaztasunen gabezia hor zegoen oraindik aste hasieran. Sanchezek gobernuak iragarri zuen errenta berria astearteko Ministroen Kontseiluan onartuko zela; Madrilgo berripaperek zenbatekoak argitaratu zituzten bezperan. Eta onarpena atzeratu egin zen biharko Ministroen Kontseilu berezira.
Bi kontseiluen artean etorri da transferentziarako sinadura. Eta galdera handi horietako baten erantzuna. Hala ere, oraindik beste hainbat gelditzen dira erantzuteko: zenbat diru jarriko du gobernu bakoitzak? Baldintza berak, diru sarrera eta ondare muga berak izango al dira oinarriarentzat eta osagarriarentzat?
Zehaztapen horietako batzuk biharko dekretuan ezagutuko direla esplikatu zuen atzo Aitor Estebanek, EAJk Espainiako Kongresuan duen bozeramaileak. Alderdiaren helburua «estatuaren laguntza» DSBEarekin eta errenta bermatuarekin «uztartzea» izan dela esan zuen, eta ziurtatzea bi euskal errenten onuradunek ez zutela laguntza txikiagoa jasoko, «bizitzeko gutxieneko diru sarreraren zenbatekoa nabarmen txikiagoak direlako».
EAJk argi dauka transferentziaren logika zein den. «Errenta eta ondarea dira diru sarrera berriaren baldintzak, eta hemen datu horiek foru ogasunek dituzte».
Diru laguntza horien berri eman zuen atzo Iñigo Urkullu lehendakariak, EAEko Mahai Sozioekonomikoan. Foro horretan daude gobernuko hainbat sailburu, hiru foru aldundiak, UGT eta CCOO sindikatuak, patronalak eta merkataritza ganberak, besteak beste. Aurreneko bi bileretan parte hartu ostean, ELAk eta LABek ez jarraitzea erabaki zuten, izaera «propagandistikoa» duela iritzita. Zuzenean aipatu ez zituen arren, bi sindikatu horien eta beste eragile batzuen jarrera kritikatu zuen Urkulluk. «Egin behar dugun bidean eragileak egongo dira konpromisoa hartu eta gurdiari tira egingo diotenak eta beste batzuk gurpiletan makilak jarriko dituztenak. Euskal gizartea heldua eta jakintsua da, eta bakoitza bere lekuan jarriko du».
Bileran, lehendakariak aitortu zuenez, egoera ez da erraza, «eta ez da izango». Gogoratu zuen foru ogasunek %20 inguruko jaitsiera aurreikusi dutela aurtengo zerga bilketan, eta ohartarazi zuen horrek behartuko dituela Jaurlaritza eta gainerako instituzio guztiak euren aurrekontuak berrikustera.
Soldata osagarri bat
Aldi baterako enplegu erregulazioez ere mintzatu zen Urkullu. Adierazi zuen Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari eskatu diola espediente horiek ekainaren 30az haratago luzatzeko, sektoreen beharrak aintzat hartuz, eta horien tramitazioa «errazteko».
Era berean, adierazi zuen Jaurlaritza prest dagoela egoera horretan dauden eta soldata txikia duten langileei osagarriak emateko, «Alemaniako ereduari jarraikiz». Horretarako, baina, «beste aldeak» ere —Espainiako Gobernua eta enpresaburuak— konprometitu behar direla uste du. Horren harira, lehendakariak azpimarratu zuen Madrilek baduela horretarako aukera, Bruselak gisa horretako laguntzak finantzatzeko sortu duen funtsean —Sure izenekoan— parte hartuko duelako. Gaur egun, ordainsari horiek gehienez soldataren %70 dira, 1.412 euroko mugarekin, baina lanaldiarekiko proportzionalak dira.
Bileraren amaiera eginiko adierazpenetan, lehendakariak lan erregulazioei buruz eginiko proposamena eskertu zuten CCOOk eta UGTk; dena den, gogoratu zuten Espainiako Elkarrizketa Sozialaren Mahaian lanean ari direla gai horren inguruan, hango gobernuarekin eta patronalekin batera. Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidenteak, berriz, adierazi zuen Jaurlaritzak enpresentzako eta autonomoentzako maileguak —1.000 milioi euro ingururenak— «motz» geratu direla, eta horiek gehitzeko eskatu zion.
«Bi aukera ditugu: bakarrik joatea, atzean utzita herrialdeak, eskualdeak eta jendea, eta daukatenen eta ez daukatenen batasun bat sortu; edo, bidea elkarrekin egin, aurrerako urratsa egin eta geure jendearentzat eta hurrengo belaunaldiarentzat bide hori landu», aldarrikatu du Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak.
Zenbat diru izango da?
Europako Batzordeak proposatu du 1,85 bilioi euroren aurrekontu bat izatea 2021-2027ko eperako. Horietatik 1,1 bilioi izango lirateke ohiko aurrekontua, baina beste 750.000 milioi euro egongo lirateke, EB Hurrengo Belaunaldia (Next Generation EU) deitutakoa. Izen hori jarri dio Bruselak orain arte suspertze funtsa zeritzonari, eta haren bidez aurre egin nahi die koronabirusaren krisiak sortutako kalte batzuei. Angela Merkelek eta Emmanuel Macronek proposatu zuten moduan, 500.000 milioi euro zuzeneko transferentziak izango lirateke, hau da, estatukideek EBri itzuli beharko ez dioten dirua. Baina Frugal Four edo Lau Gartxuak izenekoei ere keinu bat egin nahi izan die Von der Leyenek, aurrera egiteko haien oniritzia beharko duelako edozein planek: 250.000 milioi euro mailegu gisa iritsiko dira. Joan den asteburuan zabaldu zuten beren proposamena Herbehereek, Austriak, Suediak eta Finlandiak, eta laguntza oro mailegu gisa emateko eskatu zuten, estatukide batek beste baten gastuak ez ordaindu behar izateko.
Non dago diru hori?
Oraingoz, zor publikoan inbertitu ohi duten funts, finantza erakunde eta beste inbertitzaileen poltsikoetan. Europako Batzordearen helburua da 750.000 milioi horiek finantza merkatuetan biltzea. Hau da, dirua ez da aterako estatukideen kutxetatik, baizik eta maileguan hartuko du Bruselak. Gutxi jorratutako bidea da hori, baina krisi honetan beste tresna baterako ere erabiliko du, langabezia sariak pagatzen laguntzen sortu duen Sure funtserako (100.000 milioi euro).
Nola itzuliko du dirua?
Horretan datza beste berritasun bat. Maileguen zatia, 250.000 milioi horiek, dirua jaso dutenek itzuli beharko dute, baina bilioi erdia estatukideen poltsikoetan arakatu gabe bueltatu nahi ditu. Nola? EB osorako sortutako zerga eta tasa berrien bidez.
Horien artean, batzuk aipatu ditu Von der Leyenek: erabilera bakarreko plastikoei tasa bat jarri nahi die, beste bat merkatu bakarrari etekin gehien atera dioten enpresa handiei, eta beste bat erraldoi digitalei. Bere ekoizpenean CO2 asko erabiltzen duten produktuei —altzairuari edo autoei, esaterako— tasa bat ezartzea ere proposatu du batzordeak, eta baliabideak lortu nahi ditu CO2 isurketen merkatutik ere.
Bruselaren asmoa da zorra eta haren interesak ez ordaintzen hastea 2028. urtera arte, eta, asko jota, 2058. urteraino iristea ordainketak.
Zenbat diru jasoko du herrialde bakoitzak?
Kopuru zehatzak gaur eman nahi ditu Europako Batzordeak, baina gutxi gorabeherako batzuk aurreratu dituzte. Diru gehien jasoko lukete Italiak (82.000 milioi diru laguntzetan eta 90.000 milioi maileguetan) eta Espainiak (77.000 milioi zuzeneko laguntzetan, eta 63.000 milioi maileguetan).
Baldintzarik gabeko laguntza da?
Ez. Baldintzak izango dira, baina erreskateen eta troikaren garaian baino sotilagoak izango dira. Hau da, beltzezko gizon-emakumeen bisitarik ez lukete eragin behar, EBren ohiko aurrekontuko programetan txertatuko baita laguntza, eta horrek eskatuko die EBko kideei dirua zehazki zertarako erabiliko duten zehaztea, eta Bruselaren kontrola jasatea.
Zertan gastatuko dute dirua?
Hiru zutabe ditu Bruselaren planak. Lehenik, 670.000 milioi izango dira inbertsioak eta erreformak finantzatzeko. Atal horretan, garrantzitsuena Suspertze Funtsa izango da; plan bat aurkezten duten guztiek jasoko dute zerbait, baina batez ere kalte gehien jasan dutenek (Mediterraneo ingurukoak). Horren barruan izango dira digitalizaziorako eta trantsizio energetikorako laguntzak. Kohesio Funtsak indartzeak 55.000 milioi eramango ditu —batez ere gazteen langabezia handia dutenentzat—; Bidezko Trantsiziorako funtsak, 40.000 milioi —CO2 isurketak txikitzeko—; eta 15.000 milioi nekazaritza eskualdeen garapenerako.
Inbertsio pribatuak sustatzea da batzordearen planaren bigarren zutabea. Sektore estrategikoak indartzea izango da lehentasuna.
Azkenik, koronabirusaren aurkako borrokan funtsezkoak direla erakutsi duten atalak sustatuko dituzte. Horrela, osasun sistemak hurrengo krisietarako prestatzeko programak 9.400 milioi izango ditu, eta beste 9.400 milioi osasun arloko ikerketa indartzeak.
Eta orain, zer?
EBko kideen arteko negoziazioek jarraitu egingo dute. Asko hitz egin dute azken asteetan suspertze planari buruz, baina orain proposamen zehatz bat dute eztabaidarako. Ekainaren 19an dira biltzekoak, baina nekez onartuko dute ezer ordurako. Koronabirusa bereziki Txinaren arazoa zenean, otsailean, egin zuten goi bilera bat aurrekontuari buruz, eta porrot egin zuen. Hortaz, oso litekeena da luze jotzea eztabaida —uztailerako bukatzea espero du Von der Leyenek—, eta haren ondoren parlamentuek oniritzia eman beharko diote. Bien bitartean, diru premia dutenek finantza merkatuetara jo beharko dute, edo EBk bultzatutako laguntza lerroak baliatu —Sure programa, ESM erreskate funtsaren 240.000 milioi euroren maileguak, eta EIB Europako Inbertsio Bankuak enpresei utziko dizkien 200.000 milioi euroak—.
Denetarik izan da lehen erreakzioetan. Plana ontzat hartu dute Madrilek eta Erromak. «Bikaina da Bruselaren keinua; Italiak erakutsitako bidetik doa», esan du Giuseppe Conte Italiako lehen ministroak. Kontra egin du, berriz, Suediako Gobernuak.
Batzordeak proposatutakoari harrera ona egin diote Europako Legebiltzarreko bozeramaile kontserbadoreek, sozialdemokratek, liberalek eta berdeek. Eurodiputatuen babesa behar du planak. ETUC Europako sindikatuen federazioa eta Business in Europe patronala ere alde azaldu dira.


