Azpiazu: “Elkarrekin Podemosi beste kontraproposamen bat egingo diogu”

Pedro Azpiazu Egun on Euskadi saioan, EAEko aurrekontuen negoziazioaren harira, 2021eko urtarrilaren 14an. Elkarrekin Podemosi kontraproposamen bat egingo diogu.

2019an, 7,7 milioi bidaiarik erabili zituzten Euskal Herriko bost aireportuak. Aurten, oraingoz, Hego Euskal Herriko aireportuen datuak baizik ez daude. Miarritzeko aireportuak datuak eguneratzeari utzi zion konfinamendua hasi eta instalazioa itxi zutenean, eta ez du 2020ko bidaiarien berri eman. Hori bai, joan den urrian iragarri zuen 400.000 bidaiari espero zituela, aurreko urteetan baino %60 gutxiago. Aurreikuspen hori betetzea zaila izango zaio, Ipar Euskal Herrian mugikortasuna oso mugatua izan delako udazkenean eta Eguberriko oporraldian.
Konfinamendurik ez da izan Hego Euskal Herrian apirilaren amaieraz geroztik, baina bai izan dira lurralde batetik bestera mugitzeko debekuak, eta oraindik indarrean daude. Horien ondorioz, bidaiari kopurua %71,3 txikitu da lau aireportuetan: zenbaki osoetan, 4,7 milioi lagun gutxiagok erabili dituzte. Kalte ekonomiko handia eragin du gutxitze horrek aireportuko zerbitzuetan, hala nola kafetegietan, dendetan eta taxisten artean.
Hegaldiak, %51 gutxiago
Hegaldien kopurua ere nabarmen jaitsi da, baina ez hainbeste: %51. Hau da, hegazkin gehiago ibili direla erdi hutsik 2019arekin alderatuz gero.
Loiukoa da, alde handiz gainera, Euskal Herri osoan erabiltzaile gehien duen aireportua, baina besteetan ohikoagoa den irudi bat ikusi da aurten han ere: bidaiaririk gabeko terminala. 2019an 5,9 milioi erabiltzaile izan zituen, eta 1,7 milioi izan ditu aurten (-%71,4). Are okerragoa izan da abendua, %81,7ko jaitsiera izan baitu normalean joan-etorri handikoa den hilabete batean.
Antzeko portzentajeetan gutxitu dira bidaiariak beste aireportuetan ere: -%65,5 Noainen (84.000 erabiltzaile), -%73,8 Hondarribian (83.800), eta -%73,9 Forondan (45.300).
Bidaiarien garraiatzeari baino askoz hobeto eutsi dio merkantzien garraioak. Kopuru esanguratsu bat mugitzen duen bakarra Foronda da, eta, alde horretatik, ez zuen urte txarra izan, praktikoki pare geratzea lortu baitzuen, 64.3 milioi tona.
2021a ere ez da erraza izango aireportuentzat eta haien inguruko zerbitzuentzat. Mugikortasuna mugatzeko neurriak indarrean izango dira hurrengo hilabeteetan, eta nekez arinduko dira hurrengo oporraldirako, Aste Santurako.
Aurretik, Espainian, antzeko 41 epaiketa egon dira, eta lan harreman zuzenaren alde ebatzi dira guztiak. «Enpresak, dena den, dagoeneko esan du helegitea jarriko duela, eta ez duela ofizioz aldatuko bere jokamoldea. Beraz, horrelako epaiketak egitera behartuta gaude». Iragarpena Iñigo Alonso LAB sindikatuko kidearena da. Sindikatuak, Riders X Derechos banatzaile elkartearekin elkarlanean, hamabost banatzaileren babesa eramango du epaiketan, eta Alonsok du harreman hori kudeatzeko ardura.
Epaiketa asko izan dira, baina irailaren 23ko ebazpenak ezarri zuen mugarria. Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi zuen Isaac Cuende banatzailea autonomo faltsua zela; alegia, Glovok soldatapeko langiletzat hartu behar duela. Ebazpen hark jurisprudentzia ezarri zuen, eta hartaz geroztiko ebazpen guztiek alde berera jo dute. Glovo, Amazon, Deliveroo eta Uber plataforma digitalen artean 25 milioi euroko zorra pilatu dute Gizarte Segurantzarekin. Glovok du handiena, ia hamazazpi milioi euro, eta 11.013 banatzaile langile propiotzat jo behar izan ditu. Eta, ezustekorik ezean, Bilboko 219ak zerrenda horretara gehituko dira.
Epaiketa horietan duela bi urte eginiko salaketak epaitzen ari dira, eta banatzaileek euren poltsikotik ordainduriko autonomo kuoten dirua berreskuratu ahalko dute, baita BEZaren atxikipenarena ere. Hasiera batean Gizarte Segurantzak ordainduko lieke, eta, gero, hark eskatuko dio Glovori. «Balizko ebazpen hori, baina, ez da bide baten amaiera. Guztiz kontrakoa, bide judizial luzeago baten hasiera da», argitu du. Gero banakako salaketak iritsi beharko lirateke soldatapeko langileei dagozkien eskubideak eskatzeko. «Adibidez, argitu beharko litzateke atzerako eraginez zein hitzarmen ezartzen zaien: ostalaritzakoa, banatzaileena… Rider-ek ordu estra asko sartu dituzte, ez dira arraroak 50 orduko lan asteak, eta ostalaritzan hogei eurotik gorakoa da ordu estra bakoitza. Hori eredu bat da, baina hari asko leudeke lotzeke».
Enpresak ez daude amore emateko, baina, eta helegiteak jarri dizkiete ebazpen guztiei. Mezuak igorri dizkiete banatzaileei auziak luze joko duela ohartaraziz, enpresa batentzat baino gehiagorentzat lan egiten dutenei ez zaiela komeni esanez… Dena den, badirudi Espainiako Gobernuari dagokiola hurrengo pausoa ematea, legea aldatuz. Langileen Estatutuaren 1. artikulua moldatzeko asmotan dabil, soldatapeko langileen definizioa berritu eta rider-en eta halakoen jarduna barruan sartzeko. «Ebazpenen norabide berean badoa, babestuko dugu», aurreratu du Alonsok.
Badoa? Zalantzarik al du? Alonsok ondo ezagutzen ditu Riders X Derechos elkarteak ekainean Espainiako Lan Ministerioarekin eginiko bilerak, eta zuhurtziaz mintzo da. «Konpromisoa zen Auzitegi Nagusiaren ebazpenaren ondoren arautzea. Elkarrizketa sozialaren mahaian dago gaia. Han ere enpresariak daude, eta ez dut hain garbi zein norabidetan joango den legea. Horregatik komeni da lan harremana dagoela berresten duten ahalik eta ebazpen gehien pilatzea».
Orain janari banatzaileen kasua dago puri-purian, baina asko dira autonomo faltsuen figura baliatzen dituzten enpresak. «Aseguru enpresena, adibidez, oso zabaldua dago. Iruzur egoeran kontratatzen duten enpresa asko daude. Baina kasu hau lazgarria da: enpresa ezaguna da, ebazpen pila bat ditu… Nire ustez estatuak eskua sartu beharko luke».



LEAk azaldu duenez, 2016an hasi zuen ikerketa, uste zuelako siderurgiarako kokea banatzen zuten enpresak harremanetan ari zirela prezioak adosteko. Enpresa batek auzitegietara jo zuen ikerketa geratzeko, baina EAEko Justizia Auzitegiak lehenik eta Espainiako Auzitegi Gorenak ondoren, atzera bota zuten eskaera.
CNMCren arabera, 1999 eta 2018 artean, zigortutako sei enpresek kokearen, antrazitaren, harrikatzaren eta beste erregai solidoen merkatuko informazioa partekatu zuten, bezeroak haien artean banatu zituzten, eta prezioak adostu zituzten.
Enpresa horietako arduradunei 166.700 euroren isuna jarri die, ardura pertsonalak dituztelako.
Istripua goizeko hamarrak aldera gertatu zen, Bilbon, Basurtutik Kaxtresanara doan bidean, Beyena lantegia zegoen inguruan. Osalanek eta Ertzaintzak azaldu dutenez, langile talde bat goi tentsioko argindar dorre batera ez igotzeko txapa batzuk jartzen ari zen. Argitu ez dituzten arrazoiak direla eta, langileetako bat dorretik erori zen, baina ez dorrearen oinarrira, baizik eta azpian zegoen lubeta batera. Erorikoa hiru metro eta erdikoa izan zen, eta lurra jotzean jaso zuen kolpeak hil zuen langilea.
Langilea argiketaria zen, eta lau urte zeramatzan Sistem Melesur Energia konpainiarentzat lanean. Malagakoa da enpresa hori (Andaluzia, Espainia), eta Iberdrolak azpikontratatuta ari zen lanean, dorreetan mantentze lanak egiteko.
Sindikatuek deitoratu egin dute ezbeharra, eta hura salatuko dute gaur, Iberdrola dorrean eta Melesur enpresaren Bizkaiko egoitzan, Trapagaranen. Gainera, lankideek greba egingo dute.
LABek eta UGTk eskatu dute istripua ikertzeko eta haren ardurak zehazteko. Bi sindikatuek nabarmendu dute azpikontratatutako enpresa bateko langile bati gertatu zaiola, eta horietan egoten dela lan prekaritaterik handiena.
Iaz, sindikatuen arabera, Euskal Herrian 68 langile hil ziren beharrean ari zirela, eta beste langile batek, Joaquin Beltranek, desagertuta jarraitzen du Zaldibarko zabortegiko hondakinetan. Horiei gehitu behar zaizkie, LABen zerrendaren arabera, Euskal Herritik kanpo lanean ari zirela hildako beste hiru.
Antsietatea, istripu
CCOOk, bere aldetik, jakinarazi du Gizarte Segurantzaren Bizkaiko zuzendaritzak lan istriputzat jo dituela Muskizko supermerkatu bateko langile batek antsietateagatik hartutako gaixo baimenak. Langileak harreman gatazkatsua zuen bere kontratatzailearekin, Urar Muskizekin.
Euskal Herrian langile eta enpresa gehien biltzen duen sektore elkartea da FVEM, eta urtero inkesta zabal bat egiten du federazioko kide diren enpresen artean. Atzo aurkeztu zuten, eta bertan egin zuen analisia Yaguek. Pandemiak goitik behera baldintzatu ditu 2020ko emaitzak. Halere, urtea, azkenean, ez da izan espero bezain txarra. Iazko ekainean eginiko inkesta txikiago batean enpresen %51ek esan zuten merkatua atzeraldian sartuta zegoela; urte amaieran, berriz, kopuru hori %37ra murriztu da. Hurrengo sei hilabetekoari begira, eta iragarpenetan oinarrituta, batezbesteko hori %27koa da. Aurreikuspen horietan oinarritzen du FVEMek balizko hobekuntza.
Joerak, iragarpenak… Ez hain ezkorrak izateko modukoak dira, baina 2020k sektorean utzi duen marka sakona eta iluna izan da. Enpleguari dagokionez, Bizkaiko metalgintzako lanpostuen %3,3 desagertu dira. 2020ko urtarrilean 53.621 langilek ziharduten FVEMeko enpresetan; egun, berriz, 51.837 dira, 1.739 gutxiago. 2021era begira, enpresen %71ek ez dute uste langilerik kaleratuko dutenik hurrengo sei hilabeteetan; enpresen %14k, berriz, ezinbestekotzat jotzen dute. Estatistikaren arabera, %15ek lantaldea handitzeko itxaropena dute, baina, hala ere, enplegu balantzea negatiboa izango da. Izan ere, eta elkartearen kalkuluen arabera, 500 kaleratze gehiago egon daitezke 2021ean.
Inkesta osoa aztertuz gero, ez dago 2020arekin harremana duen zenbaki on bakar bat ere, eta, kaleratzeekin batera, lazgarrienak emaitza ekonomikoak dira: enpresen %40,8k galerak izan zituzten. 2019an %15,2 izan ziren zenbaki gorriak izan zituzten enpresak, eta aurten antzeko kopuruetara itzultzea espero du FVEMek. Galerak izandakoak ia irabaziak izan zituztenen adina dira: %44,8. Tartean dauden %14k parra egin zuten.
Galerek eragin zuzena zuten fakturazio jaitsierarekin, enpresen hiru laurdenek 2019an baino gutxiago saldu baitzuten. Fakturazio jaitsiera %18koa izan zen batez beste. Gehien jaitsi ziren enpresak autogintzarekin harremana dutenak dira (%24). Inkestan salmenta horien helmugari buruz galdetu diete enpresei, eta %42,8k diote esportazioak jaitsi egin zirela, eta ia beste hainbestek, %43,4k hain zuzen, mantendu egin zirela.
Eta aurten, zer?
FVEMek igarle lanetan ere jarri ditu enpresariak, eta %38,6k uste dute aurtengo lehen hiruhilekoan ohiko jardunaren %75etik gora ariko direla. Kasu honetan autogintzako harremana dutenak baikorragoak dira, %54k uste baitute erritmo horretan ariko direla. Nabarmentzekoa da enpresa handiek txikiek baino erantzun baikorragoak eman dituztela ia galdera guztietan.
Baikortasunari ateak ireki nahian, enpresen %20,6 dagoeneko itzuli dira pandemia aurreko erritmora, eta %22,4k espero dute sei hilabetean itzultzea. %23,7k urtebete beharko dela iritzi diote, eta %25,4k, urtebete baino gehiago beharko dela. Suspertze horretan, enpresariek bi aldagairen garrantzia nabarmendu dute: pandemiaren eta txertoaren bilakaera, eta Europako Next Generation funtsa.
