Osasun Sailak proba diagnostikoak egingo dizkie sasoikako langileei

Jaurlaritzako Osasun Sailak covid-19a detektatzeko proba diagnostikoak egingo dizkie ardogintza sektoreko sasoikako langileei, euren lana “bermeekin” egin dezaten.


Aernnova eta ITP Castingen egoera ekonomikoa ez zen berdina, baina deigarria da kasu bakoitzean epaileek zer argazki egiten dioten sektoreari. Aernnovakoan diote erregulazioaren arrazoia, «frogatua gelditu denez», egiturazkoa dela, eta «zeharka bakarrik izan da indartua» pandemiarengatik. Kasu horretan, zehazten dute enpresa 2014tik ari zela ekoizpena gutxitzen. ITPri dagokionez, berriz, kaleratzeak erabaki neurrigabea direla diote, eta enpresak aurkezturiko arrazoiak «ez direla ekonomiko-produktibo estrukturalak. Eta, izatekotan, martxoaren 20tik aurrera liratekeela».
ITP Castingeko ebazpenean, epaileek gehitu dute egiturazko edo behin-behineko krisia den zehaztea ez dela «garrantzitsua»; pandemiaren legediaren arabera, egoera guztiak «behin-behinekoak» izango baitira, «pandemiatik kanpo dagoen tesitura batean ematen direnak izan ezik». Beraz, arrazoiak egiturazkoak edo pandemiak eragindakoak diren argi uztea kontakizunaren gudatik haratago doan zerbait da, horren arabera aplika baitaiteke Espainiako Gobernuak pandemiak eragindako arrazoiengatik eginiko kaleratzeak debekatzeko onarturiko araudia.
Epaileak, beharturiko igarle
ITP Aeroren eta Aernnovaren kasuan, abokatuek epaiketan azaldu zuten komeriak pandemiaren aurretik zetozela. Orokortzea inoiz ez da ona, baina horrek talka egiten du Hegan aeronautika euskal klusterrak 2019an sektorearen inguruan eginiko analisiarekin. Haren arabera, pandemiaren arrastorik ere ez zegoenean, aeronautikaren euskal enpresen fakturazioa %4 igo behar zen 2020an, eta munduan aire trafikoa urteko %4,5 igo behar zen «hurrengo bi hamarkadetan». Abokatuak etorkizunera begira ere jarri ziren, eta sektoreak 2026ra arte aurrekora itzuliko ez dela dioten JP Morganen eta Deloitteren txosten ustez independenteak aipatu zituzten. Alde horretatik, sindikatuek ere beste iragarpen batzuk hautatu zituzten, IATArena kasurako, eta, haren arabera, aire konpainiek irabaziak izango dituzte berriz 2022. urte amaieran. Horri cherry picking [gereziak biltzea, ingelesez] deitzen zaio ekonomian; alegia, norberaren tesia sendotzen duten frogak bakarrik aukeratzea.
Lan erreformak ere ez die laguntzen epaileei, haren arabera aski baita erregulazioa martxan jartzeko hiru hiruhilekotan aurreko urtean baino irabazi gutxiago izatea, edo hurrengoetan izango direla aurreikustea. Haiek, gainera, ezagutzen dute gerezien teknika; beraz, toga erantzi eta igarle, epidemiologo eta analista ekonomiko janztera behartzen ditu legeak. Alde horretatik, interesgarria da ITP Castingi buruzko bere boz partikularrean Maite Alejandro epaileak idatzitako hausnarketa: «Enplegua babesteko legedia iraupen mugatuko behin-behineko egoera bati aurre egiteko jaio zen, baina dagoeneko ezin da horrela izendatu, aplikatzen hasi zenetik urtebete igaro delako, eta ziurgabetasun egoera handia dago planeta osoan». Alegia, behin-behineko krisi gisa jaiotakoa noiz bilakatzen da egiturazko?
Sindikatuek argi dute, eta kaleratzeak neurri ez hain traumatikoengatik aldatu daitezkeela aldarrikatu dute. Neurri garantistak nahi dituzte, enplegua nola edo hala babestuko dutenak, eta aldi baterako erregulazioak neurri aproposa izan daitezkeela uste dute. Kanpotik ikusita ere, horrelako bideak errazteak logikoa dirudi, hainbat kasutan, epe motzean behintzat, aldi baterako erregulazioak merkeagoak baitira. Esaterako, hala azaldu zuen ELA sindikatuko abokatuak ITP Castingeko epaiketan.
Korapilo zaila da, hari mutur asko dituena, baina askatzea erraztuko luke urtebete pasatuta pandemia behin-behineko edo egiturazko krisia den zehazteak.
EAEko Auzitegi Nagusian, eta aeronautika enpresei dagokienez, 2-1 ari da irabazten behin-behinekoa dela, baina ezin dira langileak eta enpresariak aldagai horren menpe izan. Irizpide garbi batekin testuingurua argitzeak ziurgabetasuna aldenduko luke, eta enpresariek zein langileen ordezkariek argiago ikusiko lukete egoera mahaiaren inguruan esertzean.
Orain erabaki behar dena zera da: nori dagokio irizpide hori legez ezartzea, epaileei edo erakundeei?
Zer sentitzen duzu argazki hori ikustean?
Harro egon behar dugula. Sindikatua erabilgarria dela langileen eskubideak defendatzeko. Kasu honek argi uzten du lan erreforma indargabetu behar dela, enpresa ondo zebilelako, eta aldi baterako neurriekin konpon zitekeelako behin-behineko estualdia.
Maiatzaren Lehenean Espainiako Gobernuari kontu eske irten zineten. Beharrezkoa al zen?
Bai. Madrilgo hauteskundeek argi utzi dute Espainiako Gobernuak komunikazioarekin eta konpromisoak bere ez egitearekin duen arazoa. Hiru eskaera dira: lan eta pentsioen erreformak indargabetzea, eta oinarrizko soldata igotzea. Gobernuak bete egin behar ditu: batetik, hauteskunde konpromisoa delako; bestetik, gobernu akordioan sartu zuelako; eta, azkenik, hori egiteko gehiengoa duelako. Legea aldatzea ezin da egon sindikatu eta enpresarien arteko akordio baten menpe. Ezin du utzi beto eskubidea patronalaren eskuetan. Eta ez badago akordiorik, hitzemandakoa bete behar du; hala ez balitz, ziria sartu digutela sentituko genuke, eta ikusi beharko genuke jarrera horri zer mobilizaziorekin erantzun.
Greba orokorra aipatu zenuen martxoan; baita LABek ere Maiatzaren Lehenean. Gerra danborrak al dira?
Guk ez dugu baztertzen. Denbora asko pasatu da, eta ulertzen dugu pausoak eman behar direla.
Udazkena bero omen dator.
Mundu guztiak hala dio, eta guk ere bai. Madrilgo hauteskundeek harremana dute horrekin; zuk ez baduzu hitza betetzen… Hausnarketa egin behar luke PSOEk: langile asko umezurtz sentitzen dira, gauza bat esan, sinatu, eta ez duelako betetzen.
Aldi baterako erregulazioak noiz arte luzatuko dituzte orain?
Printzipioz, irailera arte. Baldintza berberetan. Euskadin, 30.000 langile daude egoera horretan. Murrizketekin harreman zuzena dute. Txertaketa bizkortu behar da murrizketak kendu eta zerbitzuen sektorea berpizteko.
Espainiako Gobernuari kontu eske zabiltza, baina Euskal Herrian hobeto al gaude?
Pandemiarekin, okerrago; datuak hor daude. Langileen ikuspegitik, hobeto, baina beti egon gara hobeto. Industrian zantzu onak daude: Arcelor, Gestamp… Baina tira, arazoak dituzten enpresa asko daude. Haien etorkizuna ezin da utzi epaitegien esku: batzuetan ondo ateratzen da, eta beste batzuetan gaizki. Enpresei deia egin behar zaie ahalik eta lanpostu gehien mantentzen saia daitezen, eta, ahal bada, horretan lagundu. Jaurlaritzak eta beste erakundeek zeresan handia dute.
Jaurlaritza aipatu duzu; nolako harremana duzu Idoia Mendia Lan sailburu berriarekin?
Elkarrizketa Sozialaren Mahaian lanean ari gara, eta akordioren bat lortu dugu. Esaterako, aldi baterako erregulazioan egon eta urtean 20.000 euro baino gutxiago duten langileentzat 150 euroko saria adostu genuen. Nahiko genuke Jaurlaritzak neurri hori gehiago ezagutaraztea.
Mahai horrek ba al du zentzurik LAB eta ELA gabe?
Pilota haien teilatuan dago. Ez dut ulertzen zergatik ez dauden. Langileek ematen dizuten boz horri muzin egiten diozu arazoak plazaratu eta konpondu daitezkeen toki batean. Parte hartzeak ez du esan nahi Jaurlaritzak dioen guztiarekin ados zaudenik. Bozek mahaietan behar dute, eta zure proposamenak egin: Osalanen, Lanbiden… Niretzat pena da LABek eta ELAk elkarrizketa mahaiari uko egin izana. Prentsaurrekoak ondo daude, baina ez dira eraginkorrak. Baina tira, iruditzen zait sindikaturen bat eroso dagoela egoera honetan.
Zer harreman duzue beste sindikatuekin? Idazkari nagusien telefono zenbakia ba al duzu sakelakoan?
Bai, noski. Noizean behin hitz egiten dugu. Harreman estuagoa dugu CCOOrekin, besteak beste ekintza batasuna dugulako maila konfederalean. ELArekin eta LABekin harreman formala dugu, baina argi dago gertuago gaudela enpresetan gizarte arloan baino. Presoen auziaz haratago, ez gara ia ezertan ados jartzeko kapazak. Eta pena da, langileek batasun sindikala eskatzen digutelako, esaterako, lan istripuetan eta halako gai garrantzitsuetan.
Gero, ELAk ez sinatu arren, Bizkaiko metaleko hitzarmenaren auzian batera mobilizatu zineten. Egun bateko lorea al zen?
Ahal den heinean, horrek behar du helburua. Patronala eroso dago sindikatuak batzen ez direnean; txalotu egiten gaitu.
Nola dago EAEko UGT? Iazko hauteskundeetan ordezkarien %10,19 lortu zenituzten, eta 2010ean %12,91 zenituzten.
Afiliazioan ez gabiltza gaizki. 30.000 inguru ditugu, eta duela hamar urte 36.000 bat ziren. Baina ia sindikatu guztiak jaitsi dira. Aurten, aldiz, gora egiten ari gara: %10,19tik %10,29ra igo gara. Espero dut UGTren jaitsiera behingoagatik bukatu izana. Pandemian lan ona egin dugu, eta fruitua ematea espero dut.
Arduratzen zaitu enpresa handietako eta funtzionarioen arloko sindikatu gisa ikusia izateak?
Ez nago ados. Baina gure erronka lantoki txikietara iristea da; hor errazago lortzen dira ordezkariak. Eta iristen ari gara. Aurten 0,4 puntu igo gara Bizkaian. Gipuzkoan arazoa dugu [ordezkarien %5,4 ditu UGTk], egia da, baina, besteak beste, terrorismoaren urte gogorretatik dator. Jende askok ez zuen gurekin aurkeztu nahi; ETAren borrokaren zehar kalte bat izan ginen. Gure filiazioaren parte batek harremana zuen PSErekin: zinegotzia, militanteak… Ez zen erraza. Gipuzkoan 7.000 afiliatu ditugu, eta ez datoz bat ordezkari kopuruarekin.
Arnaldo Otegi zuen azken kongresuan egon zen; gaur zu EH Bildurenera zoaz; urtarrilean Sareren manifestazioari atxikimendua eman zenioten… Zerbait aldatzen ari al da?
Beharrezko pausoa da. ETA desagertuta errealitate berri bat dagoela onartu behar da. Horrek ez du esan nahi guk erakunde moduan sufritu duguna ahaztuko dugunik. Sindikatuko kide izateagatik bizitza galdu zuten kideak ditugu, eta ez ditugu ahaztuko. Baina egoera berri batean gaude; horregatik defendatzen dugu presoak hurbiltzea eta preso gaixoak askatzea. Biktimak ezin dira ahaztu, baina horrek ezin du baldintzatu gizartearen etorkizuna. Gure nahia Euskadiko politikan ezker-eskuin diskurtso bat irekitzea da, eta marra ez dadila egon abertzaleen eta ez-abertzaleen artean.
Araban batzarkide zinenean eraman al zenuen bizkartzainik?
Ez, orduan ez. Geroago bai, Laudioko Udalean zinegotzi izan nintzenean eraman nuen bizkartzaina, urtebetez edo. 2002an eman nuen dimisioa
CO2-ARI?
Erregai fosilak sobran daude, eta merkeak dira. Nola erauzi haiek ahalik eta modu eraginkorrenean sistema ekonomikotik? CO2-ari prezioak jartzeak, dela zerga bidez, dela emisio eskubideekin, garestitu egiten du erregai fosilak erabiltzea. Horrekin, bidea errazten zaie ingurumenarentzat garbiagoak diren berrikuntzei, zeinak hasiera batean garestiagoak izan ohi diren. Era berean, teorian, karbono isurien gaineko prezioak herrialdeentzako diru iturri izan behar dira, aldaketak kalterik handiena egin dien herritarrak konpentsatzeko.
TRUKERAKO SISTEMA?
CO2 isuriei, kutsatzeari prezioa jartzeko modu bat da, cap and trade (muga eta salerosketa) sisteman oinarritua. Muga bat jartzen zaie sektore jakin batzuek atmosferara isur ditzaketen berotegi gasei, emisio eskubide kopuru mugatu baten bidez. Muga horrek ziurtatzen du eskubide horiek balio bat izango dutela.
Enpresa handiek gehieneko bati dagozkion eskubideak jasotzen edo erosten dituzte. Urtean gehieneko hori baino CO2 gehiago isuri badute, eta tonako 100 euroko isuna saihetsi nahi badute, eskubide gehiago erosi beharko dituzte, haiek sobran dituztenek saldutakoak.
Eskubide bakoitzak tona bat CO2 isurtzea baimentzen du, edo isuri baliokide batzuk. Gero eta emisio eskubide gutxiago esleitzen dira urtetik urtera. Horrez gain, hasieran sektore batzuetan eskubide gehienak doan adjudikatzen baziren ere, haien portzentajea txikituz joan da, eta, orain, enpresek ordaindu egin behar dizkiete eskubide gehienak estatuei. Argindar ekoizleek, hori bai, hasieratik erosi behar izan zituzten.
Europako Batasuneko Emisio Trukerako Sistema (EU ETS) 2005ean jarri zen martxan, eta halako lehena izan zen. EBn ez ezik, EFTA Europako Merkataritza Librerako Elkarteko herrialdeetan ere jarduten du —Islandia, Liechtenstein, Norvegia eta Suitza—. Oraintxe, 11.000 instalazio handi ingururen isuriak mugatzen ditu —Europako Batasunaren berotegi gasen emisioen %40—. Eta sektore jakin batzuetan soilik dago ezarrita: argindar eta berokuntza sektoreetan, energian intentsiboak diren findegietan, altzairutegietan, zementu fabriketan, eta EBko eta EFTAko barneko hegaldietan.
EMISIO ESKUBIDEAK?
Edozeinek pentsa zezakeen pandemiak eragindako geldialdiarekin amildu egingo zela emisio eskubideen prezioa, eta pandemia aurreko tonako 25 euroetatik erori. 2008ko krisiarekin hori gertatu zen, adibidez. Baina oraingoan ez da halakorik jazo; alderantziz, iazko urtearen bukaeran gorantz hasi, eta inoiz ikusi gabeko prezioa iritsi dute. Aste honetan, 50 euroak gainditu ditu CO2 tonak, eta gehiago igotzea espero da.
Hain zuzen, hori da igoeraren arrazoi nagusia, merkatuak espero duela eskubideen prezioak goian egongo direla etorkizunean. Orain arte ez bezala, oraingoan eragileak sinetsita daudelako Europako agintariek eutsi egingo dietela jendaurrean egindako adierazpenei, eta kutsatzea garestitzen jarraituko dutela. Eskubide erosleen ustetan, gainera, egun karbonoa murrizteko ezarritako helburuak ez dira nahikoa; uste dute Europako Batasuna behartuta egongo dela helburu horiek handitzera, eta garestituz joango dela haiek lortzeko tresna, emisio eskubideak.
Laster iritsiko da kutsatzea koska bat estutzeko EBren hurrengo pausoa. 2030. urterako ezarritako %55 emisio murrizketa betetzeko moduetako bat, hain zuzen, emisio trukerako sistemak sektore gehiago barneratzea izango da. Datorren uztailaren erdian erabakiko dira xehetasun guztiak, baina itsas garraioan, ia ziur, ordaindu egin beharko dela CO2 atmosferaratzeagatik. Aztertzen ari dira errepide garraioa eta eraikuntza ere nola sartu sisteman.
GARESTITUKO DIRA, BERAZ?
Bai, baldin eta egiaz karbono dioxidoaren emisioak murriztu nahi badira beroketa globala 1,5 gradura mugatzeraino. Helburu horretarako, adibidez, Wood Mackenzie aholkularitzaren arabera, munduan karbono tona prezioak 160 dolar (133 euro) balio beharko luke 2030. urtean.
Aurreikuspenei begira, ICIS aholkularitzak EU ETSko karbono tona 80 euroan ikusten du 2030ean, eta Refinitv-ek, 90 euroan. BP petrolio konpainiaren arabera, tonaren prezioa 100 dolarrera iris daiteke 2030. urtean. Bide horretan, Ingalaterrako Bankuak enpresei ohartarazi die har dezatela aintzat karbonoaren prezioa euren negozioan, eta aholku bera ematen ari dira beste hainbat banku zentral ere.
Guztiek goranzko prezioekin ikusten duten merkatu horretan zenbateraino ari dira espekulatzaileak jardunean, eta zenbateraino areagotu dezake prezioen igoera? Funtsak ari dira emisio eskubideen salerosketan, argi dago. Baina merkatuko eragile guztiek egon behar dute sistemaren erregistroan, eta Europako Batzordea aztertzen ari da inbertsiogile bakoitzari eskuetan izan ditzakeen eskubideen kopurua murriztea. Gainera, eskubideak sobran dituzten instalazioak gero eta uzkurrago daude haiek saltzeko, etorkizunean beharko dituztela pentsatuta —urte jakin batzuetan gorde daitezke—.
GARESTIEN ONDORIOAK?
Herritarrek zuzenean igarri diete emisio eskubide garestiei, apirileko argindarraren fakturan, inoiz baino garestiago saldu baita. Hori, besteak beste, oraindik ere erregai fosilek argindar sorkuntzaren zati handi bat hartzen dutelako da.
Gas naturalaren prezio handiek ere izan dute eragina argindar garestiagoan. CO2 garestiagoaren ondorioetako bat, hain zuzen, hori da: berriztagarriek oraindik betetzen ez duten tokia, oraingoz, erregai fosilik garbienak hartzea, gas naturalak. Eta horrela emisio eskubideen lehen arrakasta gauzatu dela esan daiteke: erregai fosilik zikinenarekin, hots, ikatzarekin argindarra sortzea garestiegia da.
Karbono garestiago batek berekin ekarriko du hidrogeno berriztagarria erregai fosiletatik sortutakoa baino merkeagoa izatea, eta horrek erraztu egin beharko luke elektrifikatzeko zailak diren sektore ekonomikoak deskarbonizatzea.
Europakoa izan zen lehen emisiorako truke sistema, baina Australian, Zeelanda Berrian, Japonian eta Kanadan ere badaude orain. Txinak, berriz, otsail honetan jarri du martxan bere sistema, isurpenen muga jarriz argindar konpainia handiei. 2.200 inguru dira, eta herrialdeen karbono isurien %30 eragiten dituzte.
285 langilek jo zuten justiziara, urte hasieran, eta martxoan abiatutako salaketa kolektibo horren epaiketak atzo izan zuen epaia; ELA sindikatuak ordezkatzen ditu salatzaileetako 53, eta LABek 30 banatzaileri eman die babesa epaiketan, Riders X Derechos banatzaile elkartearekin batera. Enpresak EAEko Justizia Auzitegi Gorenera jo dezake helegite batekin, baina Espainiako Auzitegi Gorenak dagoeneko finkatu du jurisprudentzia Glovoren auzian, eta garbi utzi du banatzaileak enpresako langileak direla, soldatapeko behar dutela, eta autonomo gisa aritzea iruzurra dela, hala beharginarentzat nola Gizarte Segurantzarentzat.
Izan ere, Gizarte Segurantzak Glovo enpresa salatu zuen iaz, eta urtarrilean abiatu zen prozedura. Langileen erregimena epaitu da, finean; hau da, ea autonomoak edo Glovoren soldatapekoak diren. Autonomo faltsuen auzia soka luzea ekartzen ari da azken urteetan, Glovo, Uber, Deliveroo eta beste plataforma batzuek bultzatu duten ereduaren harira.
«Epaiak baitesi egiten du ELAk eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintzak hasieratik defendatzen zutena», jakinarazi du ELA sindikatuak: «Glovoren banatzaileak autonomo faltsuak dira, eta, ondorioz, Glovoren eta haien arteko harremak lan izaera du». Sindikatuaren ustez, «azken epai hau urrats garrantzitsu bat da sektoreak pairatzen duen eta beste esparru batzuetara hedatzen ari den prekaritatearen aurka». Hala, aurrerantzean, lan araudiaren mende egongo dira auzitara jo duten banatzaileek.
Lan itunaren bila
Zer jokaleku zabaltzen duen justiziak ezarri duen esparruak? Bada, epai zehatzari loturik, lehen ondorio bat dago: Glovoko langile horiek autonomo gisa ordaindutako kuotak eta BEZa itzultzeko prozedurak hasiko ditu ELAk. «Enpresak azken urteetan egin ez dituen kotizazioak erregularizatzeko ere exijituko dugu». Bestalde, sindikatuak uste du rider horien langile izaera eztabaida ezina dela dagoeneko, eta erronka berri bat zabalduko dela orain: «Langile horiei babes esparru berri bat ematea, Langileen Estatututik eta lanbide arteko gutxieneko soldataren aplikaziotik harago joango dena». Alegia, banatzaileak lan itun baten babesa edukitzeko helburua jarri du ELAk, eta iragarri du martxan duela ekinaldi bat, «ostalaritzako hitzarmen probintzialen aplikazio eremuan berariaz sartu daitezen»; 1.200 euroko gutxieneko soldata bermatuko lieke horrek.
Sindikatuak gogoratu du jada bultzatu eta lortu duela lehen sektore mailako hitzarmen bat, elikadurako banaketaren sektorean. «Epai honek berretsi egin du aspaldian beste hainbat epaitegik adierazitakoa. ELAk bide sindikal eta juridikoak bilatuko ditu lan merkatuaren liberalizazioaren aurka eta langileen prekarizazioan eta esklabizazioan oinarritutako enpresa ereduen aurka».
Bilboko epaiketa ez da Glovok Euskal Herrian irekita duen fronte judizial bakarra. Nafarroako Glovoko 208 banatzailek beste salaketa kolektiboa jarri diote enpreari, eskaera bera eginez: autonomoak ez baizik beste batentzat lan egiteko kontratuarekin aritzea. Prozedura abian da, baina ikusteko dago epaiketa egingo den ala ez, kontuan izanda justiziak, jadanik, erabaki duela auziaren inguruan aurretik, eta beti norabide berean: Glovoko banatzaileek soldatapeko izan behar dute.

