EBren eta AEBren arteko akordioa, Boeing eta Airbusen subsidioen…

Akordioa EB-AEB, Boeing eta Airbusen subsidioen eztabaida amaitzeko, 2021eko ekainaren 15ean. Konpromisoa hartu dute muga-zergak bost urtez bertan behera uzteko.



2020an, batez ere txerri eta hegazti azienden pentsuek izan zituzten igoera handienak, «baina azken sei hilabeteetan, behi eta ardi azienden pentsuetan ere izan da igoera, bai haragitakoek bai esnetakoek erabiltzen dituztenetan». Nekazarien sindikatuek esplikatu dute prezioen igoera %20koa izan dela, gutxi gorabehera, eta hazkunde horrek areagotu egingo duela sektorearen «egoera delikatua». «Esnearen eta haragiaren prezioa ere merkatu egin da, eta arazoak daude pasteroak eta errapeko txahalak kentzeko».
Munduko pandemiaren egungo testuinguruan, janariaren eskaria nabarmen handitu da banaketan, joan-etorriek izan dituzten mugak, ostalaritzaren eta jantoki kolektiboen itxierak eta abarrek eraginda. Bada, horren ondorioz, balio kate horiek gorakada handia izan dute, bai fakturazioari dagokionez, bai etekinei dagokienez. Baina kate osoan nabaritu al dute gorakada? Ezetz diote EHNEk eta Enbak: «Paradoxa bat gertatzen da: fenomeno hori bera ez zaie ekoizleei helarazi, eta horiek ez dute isla positiborik izan emaitzen kontuan, inoiz baino janari gehiago saldu den arren».
Lege berriaren zain
Abeltzainek azaldu dute banaketaren industria eraldatzaileak estutu egiten dituela ekoizleak, eta haiek ez dituztela beren produktuen prezioa hobetu azken urtean. Alegia, pandemiaren eraginez okelak izan duen garestitzea ez dela abeltzainengana iritsi, eta enpresa handietan geratu dela.
Hala, sektoreak industriari eta banaketari eskatu die produktuen truke ordaintzen dituzten prezioak «eguneratzeko», abeltzaintzaren jarduera errentagarri izan dadin.
EHNEk eta Enbak exijitu dute Eusko Legebiltzarrak behin betiko onar dezala Elikagai Katearen Legea, «gardentasuna emateko eta katebegi guztiei errentagarritasuna emateko, gehiegizko jardunbideak galaraziz». Ekoizpen kostu zehatzak ezartzea nahi dute, eta kontratu argiak produktuak entregatzeko orduan.



