Hauek dira Euskadiko apustu-etxeen eta joko-aretoen gaineko neurri berriak

Neurri berriak datorren urtean sartuko dira indarrean. Helburua eskaintza doitzea, joko patologikoa prebenitzea eta osasun publikoa bermatzea dira.

Teresa Ribera Espainiako presidenteordeak atzoko Ministroen Kontseiluaren ondoren eman zuen neurri horien berri. Ezohiko egoerak ezohiko neurriak eskatzen dituela iritzita, dekretu bidez arautu du negurako laguntza. Gasaren «txekea» abenduan ordaindu nahiko luke Riberak, eta argindarraren inguruko neurriei martxora arte iraunaraziko diete. Dena den, presidenteordeak zehaztu zuenez, salbuespenezko neurriak dira, eta gasaren txekea behin bakarrik banatuko dute.
Eta zenbat jendek du bonu sozialaren babesa Euskal Herrian? Hego Euskal Herrian eskatu daiteke, eta 68.759 dira haren onuradunak. Horretarako hainbat baldintza ekonomiko eta sozial bete behar dira, eta, besteak beste, kontsumitzaile txikiarentzako borondatezko prezioak arauturiko argindar kontratua izan behar da etxean.
Energiaren prezioaren igoerari aurre egiteko dekretuak beste neurri batzuk ere biltzen ditu. Esaterako, argindar konpainiek industriarekin dituzten hornidura kontratuak erakutsi beharko dituzte, «gardentasunaren izenean». Espainiako Gobernuak, neurri honekin, «epe luzeko» kontratuak sinatzen lagundu nahi dio industriari. Are gehiago, konpainiek kontratuetan aldaketarik egin nahiko balute, hilabete lehenago jakinarazi beharko diete bezeroei eta gobernuari.
Dena, baina, ez da konpainien kalterako. Riberak zehaztu zuen enpresa edo teknologia jakin batek gasaren igoerari esker irabazi handiagoak lortzen dituen kasuetan bakarrik aplikatuko dela minorizazioa, eta irailaren 16a baino lehenago sinaturiko kontratu finkoak salbuetsita daudela, egun hartan sinatu baitzen minorizazioa arautzeko dekretua. Horiek hala, konpainiek energia erosi zutena baino merkeago saltzeko arriskua saihestuko dute.
Aldaketarik ez Europan
Argindar eta gas garestiaz hitz egiteko EBko Energia ministroen goi bilera bereziak aldaketa gutxi ekarri ditu, nahiz eta eztabaida bazegoen: Espainiak eta Frantziak proposamen formala egin dute «salbuespeneko» egoeretan herrialdeek aukera izan dezaten argindarraren eredu marjinalista alde batera uzteko. Baina aurrean izan dituzte beste hainbat herrialde, merkatuak bere horretan uztearen alde jarrera bateratua erakutsi dutenak, Alemania bera tartean. Eta Kadri Simsom Europako Batzordeko Energia komisarioak ere tarte oso gutxi utzi du aldaketa baterako.
Espainiak nahi du argindarraren prezioaren eraketa egokitu ahal izatea egoera jakin batzuetan. Horretarako, adibidez, argindar guztiaren prezioa merkatuko uneko iturririk garestienarena izan beharrean —horrela ezartzen da eredu marjinalistan—, nahi du prezio hori batezbesteko batekin kalkulatzea, zeinak erreferentzia izango lukeen askoz ere merkeagoak diren iturri berriztagarrietako energiaren kostuetan.
Gai berari dagokionez, gasarekin ekoitzitako argindarraren eskaintzei gehienezko prezio bat ezartzea ere proposatu dute Espainiak eta Frantziak, kostuarekiko aldea konpentsatuz. Nazioarteko merkatuetan modu bateratuan gasa erosteko plataforma bat eratzea ere nahi dute, eta neurriak eskatu dituzte espekulazioa eteteko isurketa eskubideen merkatuan.
Baina Espainiako eta Frantziako Energia ministroek beste hamabi herrialdeetakoak izan dituzte kontra. Haien arabera, ez dago zertan ukitu argindar merkatuen eredu marjinalista, eta uste dute Espainiak badituela beste modu batzuk argindarraren faktura apaltzeko. Europako Batzordeak ere ez du proposamena babestu.



PPren 2012ko lan erreforma indargabetuko duela esateari utzi dio PSOEk aspaldi honetan, eta erreformaren «alderik kaltegarrienak» aldatzea zer den jakiteko arrastoak ematen hasi da orain. Edukirik kaltegarrienen kategorian ez lirateke sartuko negoziazio kolektiboarentzat egun finkaturik dauden lan itunen lehentasunak, eta, hortaz, enpresa ituna sektorekoaren gainetik utzi nahiko luke PSOEk, Yolanda Diaz Lan ministroak jakitera eman duenez. Ez da ukitu gabe geratuko litzatekeen eduki bakarra, kaleratze kolektiboen araudia ere bere hartan uztearen alde bailegoke Nadia Calviño Ekonomia ministroa.
Unidas Podemoseko ministroari erreformaren bolantea kendu, eta Calviño ministroari emateko urratsa egin du Pedro Sanchez presidenteak azken orduetan, eta Diazek garbi esan du Calviñok nahi duen negoziazio kolektiboaren ereduak «betikotu» egingo duela prekaritatea. Ekonomia ministroak, ordea, ukatu egin du desadostasun handi baten arazoa, eta esan du lan erreformari dagokionez «batasunekoa» dela gobernuaren jarrera. Paolo Gentiloni Europako Batzordeko Ekonomia komisarioaren aurrean adierazi du «akordio orekatu bat» lortuko duela Espainiako Gobernuak, «prekaritatea bukarazteko eta lehiakortasuna bermatzeko» aldi berean.
Bruselaren itzal luzea
Bruselak Next Generation funtsak emateko marra gorriak ezarri dituela aditzera ematen ari dira azken egunetan, hala gobernuko iturri ez-ofizialak nola oposizio neoliberala, eta presioa goraka doa, lan erreforma azalekoa izan dadin eta enpresaren aldeko malgutasuna bere hartan utz dezaten. CEOE patronala kaleratze kolektiboak orain bezain erraz eta merke egiteko arauei eustea exijitzen baitio gobernuari, eta ikusteko dago Sanchez presidentea patronalaren onespenik gabeko erreforma batekin aurrera egiteko gai den. Izan ere, Gentiloni komisarioari agindu dio «elkarrizketaren eta kontsentsuaren bidez» egingo dela erreforma. Argitzeko dago zein neurritan lotzen duen horrek CEOEren balizko beto bat errespetatzera, eta Unidas Podemosek lehenbailehen jakin nahiko luke Europako konpromisoak noraino heltzen diren.
Izan ere, zer nahi duen «argitzeko» eskatu dio Diaz Lan ministroak PSOEri, eta azal dezala zein duen benetako asmoa. Haren ustez, PSOEko gobernuko arduradunak «adierazpen ezberdinak» egiten ari dira egunotan, eta salatu du «gobernuaren zati bat», Ferrazeko alderdiarena alegia, oraindik erreformaren osagaiak eztabaidatzen ari dela.
Sindikatu abertzaleak adi
Hala, erreformaren inguruan Espainiako gobernu bazkideek duten talka gaiztotzen ari da, eta PSOEk dituen duda horiek piztu egin ditu eskuin muturrekoak eta neoliberalak, erreforma urardotu baten eskaerak indartzeko. Espainiako Bankuak, Pablo Hernandez de Cos gobernadorearen bidez, 2012ko erreforma defendatu du, eta Madrilgo gobernuari esan dio bere hartan uzteko egun enpresek lan itunak betetzeari uzteko duten aukera zabala. Lobby horren bozeramaileak dio «enpresek errealitate berrira egokitzeko dituzten mekanismoak» jaso behar dituela araudiak, betetzeari uzten zaion itunpeko langileen kalteak ahaztuta.
Eskuin muturrak mehatxuetara jo du gobernua estu hartu nahian. PPko presidente Pablo Casadok agindu du «Europako erakundeetan muturreraino» iritsiko direla erreforma indarrean sar ez dadin, oraindik ez jakin arren zer eduki jasoko dituen. Ohartarazi du Bruselak argi utzi duela «enpresarien adostasuna» behar duela erreformak, eta lan merkatuaren «malgutasuna» lortu behar dela.
Lan erreforma Espainiako eztabaida politikoaren erdigunean kokatu da, ez alferrik. CCOO eta UGT sindikatuek ez dute mobilizazioen aukera aipatu orain arte, egunotako fasea erabakigarria den arren, baina horiek ere laster hitz egin beharko dute gaiari buruz. Madrilen eta Bruselan erabakitzen denak Hego Euskal Herriko lan harremanen zelaia baldintzatuko duela ezin da ahaztu. 2012ko lan erreformak lan gatazken uholde bat eragin zuen, eta ELAk eta LABek bizirik eusten diote greba orokorrerako aukerari. Urte amaiera beroa dator.



