‘Maria Reina Madre’ arrantza-ontzia hondoratu egin da, Pasaiako portutik…

Hondoratu egin da ‘Maria Reina Madre’ arrantza-ontzia, Pasaiako portutik bederatzi miliara. Itsasontziaren flotagarritasuna berreskuratzeko maniobrek porrot egin dute. 13 marinelak eta patroia goizean erreskatatu dituzte, eta “onik” eraman dituzte Pasaiako portura.


