76 urteko emakume bat hil da Arrasaten, bere etxean…
78 urteko emakume bat hil da gaur arratsaldean, Arrasateko (Gipuzkoa) bere etxean izandako sute batean. Ezbeharra 18:30etan izan da, Biteri Etorbideko Olatxo etxeko lehen solairuan. Ezbeharrak ez ditu kaltetu eraikineko beste etxeak. Oñatiko eta Legazpiko (Gipuzkoa) suhiltzaileak joan dira sutea itzaltzera eta haiek aurkitu dute emakumea bizitza zantzurik gabe. Ertzaintza sutea nola gertatu zen ikertzen ari da.

